XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ustaritzeko Jaun hauzaphezaren ongi ethorria.

JAUN BURUZAGIA, JAUNAK

Zer bozkarioa ekhartzen daukan guri, Ustariztarrei, egun handi hunek, nola erranen dautzuet?.

Ene chedearen bethetzeko, behar nuke eskas dutana, zaharren mintzaia garbi eta ederra: ezen Euskal Herriaren amodioa itchuratzen duzue, eta amodio hori ez litake agertu behar, urrezko hitzekin baizik.

Bizkitartean, nahiz ene elheak ahulegi izanen diren, hemen, ene herritarren izenean, zueri behar natzaitzue mintzatu.

Lehenbiziko hitzak errechak eta bihotzekoak izanen dira, zuhoneri maileatuiak: Ongi ethorri!.

Bai, ongi ethorri, Jaunak!.

Erran dezadan lehenik, ene atsegin handia da, zure hemen ikhustea, bilkura hunen Jaun Buruzagia, aspaldiko ezagun eta adichkidea!.

Nork erranen zaukun, duela hogoi eta zombeit urthe, Parisen elgarrekin eta bertze Eskualdun lagun batzuekin aurkitzen ginelarik, egun batez, holako ghertu handi batean buruz buru eginen ginuela!.

Ez zitut herri huntan, bakharrik nik ezagutzen; zure izena orok badakite, bazter guzietan hedatua da, zure egite ederrak guziek ezagutzen dituzte eta Eskual-Herri guzian izan da Maiteenaren aiphuia.

Bertzalde, nork ez daki Eskual herriko eliza gehienek beren aphaindura ederrenak zure eskuietarik dituztela?.

Ohore zuri Jauna!.

Eskerrak zuek guzieri, Jaunak, zeren Ustaritzerat aurthen jin nahi izan baituzue; eskerrak, guziz, oihan ttipi hau egungo bilkurakotzat hautat duzuelakotz.

Ustaritze Laphurdiko herri nausia, Kapito-Harri gure libertateen egoitza sainduai!.

Guziek badakizue zer izan den Kapito-Harri; bainan laket zaut zombeit hitzez erratea.

Hemen, arbola hauien azpian, harri zabal baten inguruian, diote jakintsunek, egiten ziren bilzar, herriko eta Laburdikoak.

Lehenbiziko hoitarat biltzen ziren etcheko jaunak, herriko egitekoez mintzatzeko eta beren auzaphezaren hautatzeko.